sábado, 21 de enero de 2012

Ortzadarra

Bizipenak gogapenak ere badira, eta Mexikoko nire bizipenak Mehxiko-k gordeko dituenez,
gaurkoan irudimena izango da hitzek irrist egin dezaten utziko duena; bizipenetan oinarritu gabeko ideiak, berezko sortzearen legearen babesekoak.
Ilunabarra, paradoxikoki ortzadarrez irudikatua. Eguzki-izarrak sortzen duen zubiaz gainera, izar txikiek ere marraz dezakete zeru ilunean kolorezko adatsa. Baina ez dira begirada guztiak berau ikus dezaketenak; begi hitsei bakarrik zor die zerbait ortzi ilunak.
Hutsunea. Falta. Nostalgia.
Zuloak betetzen dituen kolorezko segida.
Ohe erdi-betea eta bihotz erdi-hustua.
Bihotz odolhustua.
Kolorerik gabeko ametsek ez ei dute bizirik.
Hargatik agertzen da gauetan ortzimuga laztantzen duen mingain koloretsua; ideiak eta gogoak hezetzen dituen zazpikolore labankorra.
Kolore bana erdi-hutsik oheratutako gau bakoitzeko.
Kolore bana amets bakoitzeko.
Amets bakarra kolore guztietarako.
 

1 comentario:

  1. kuriosoa da zeinen urrun zauden eta nola sentitzen zaitudan horren gertu zure mezuak irakurtzean. Azento mexikarrez idazten hastean nabarituko zaitut urrun, edo cadizeko azentua hartzean ;)

    muxu handi bat ta segi uaintxe arte bezain ongi!

    ResponderEliminar